XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta dantza garrbi, sendo, indarrtsu ta azkatutakoen zaleak.

Mendian, zelaian, aize garrbi ta osasuntsuan.

Erri sendo, indarrtsu ta garrbiai dagokien eran.

Ez diot nik, Boules ingelesak baño.

Yaun-andrreak: lotsaren lotsaz gaurrko euskaldunaren aurrpegia gorritu bearr litzake...

¡Ez dira, ez, gaurrko gure arrteko zeinbat dantza lotuak gure aurrekoak sorrtuak!.

Naiz dala zenbait izen aundiko jauregietan, Kursaal, Kasino, Perla, Taberna-baska, ta beste edozein zulo itxi narrdarrgarrietan zenbat dantza kaltegarri azkeneko urrtietan sorrtu diran....

Iñorrk ezeztuko duan beldurr gabe esan genezake: dantza oyek ez dirala aize garrbi ta zelayetan sorrtu, zenbait toki itxi ta narrdarrgarrietan baño.

¿Gure egunetan ikusi ez ditugu, fox trot Jazz band, ta beste oen erako soñu ta dantzak non da nola sorrtu diran?.

Oek bezelako toki ta eran sorrtu ziran ba, baltzeo ta beste dantza lotuak.

Zoritxarrez erri ta urietara zabaldu ziran da...¡oek egin dituzten kalteak bearr anbat negarr egiteko aña gure begietan, yaun-andrreak, ez-da malkorik!....